XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AHATA: Kua kua kua kua. TXAKURRA: Txapelketara joango al zarete? OILOA: Horixe baietz! Nik irabaziko dut! ANTXUMEA: Agian nik irabaziko dut... TXAKURRA: Zuk? Adar txepel-triste horiekin? OILOA: Nik irabaziko dut.

Begira zer nolako gangorra! TXAKURRA: Gangor zahar tente bat... begira nere belarriak! OILOA: Aza baten hostoak dirudite... TXAKURRA: Irabaziko dut! Guau guau guau.

OILOA: Irabaziko dut! koko ko koko koooo.

ANTXUMEA: Agian nik irabaziko dut... beee beeee beeeeee.

Txapelketaren eguna etorri zen azkenean: ALKATEA: Andrea, bai al zatoz? EMAZTEA: Banoa, banoalaaa.

ALKATEA: Oh, bai tarta ederra egin duzula! Bai sari ederra!.

EMAZTEA: Baina batek bakarrik irabazten badu, beste denak inbiriaz geldituko dira, ez?.

ALKATEA: Egia da! Eta elkarren etsai bihurtuko dira! EMAZTEA: Zer egingo dugu? ALKATEA: Badakit! goazen!.

Txapelketa hasi zen: ALKATEA: Txapelketa hasten da. Lehenengoa! PASADOREA: Hau nire zerria Joakintxo da.

ZERRIA: Grrrrrrr. ALKATEA: Isatsa oso gogorra. Urdaiak oso ederrak. Baina hankak oso motzak. Ez dago gaizki. Ikusiko dugu. Hurrengoa!.

TXAKURRA: Uau uau uau. Ni Lagun naiz.